Gure kalitate ziurtagiriak

Ossau Iraty sormarka

Ossau-Iraty Ipar Euskal Herrian eta Biarnon egindako ardi-esne gasna baten sormarka da. Izendapen hau "Pic du Midi d'Ossau" eta Irati basoan du jatorria. 1980tik AOC baten bidez kontserbatu da komertzialki eta 1996tik AOP baten bidez.

GURE PRODUKTUAK EZAGUTU

Label gorria

Label gorria, "produktu batek egungo produktu baten antzeko kalitate-maila handiagoa duela ziurtatzen duen Frantziako kalitatearen seinalea da". Estatuak , Jatorri eta Kalitate Institutu Nazionalak (INAO) aholkatuta ematen du.

GURE PRODUKTUAK EZAGUTU

Baionako xingarra

1998ko urriaren 7tik, Europar Batasunak "Baionako xingarra" izena babesten du Argibide Geografiko Babestuarekin (IGP). Etiketa honek Baionako xingarra honela definitzen du: "Frantziako Hego-mendebaldean hazitako xerri-hanka, moztua, Salies de Béarn-eko gatzarekin gatzatua eta 7 hilabete baino gehiagoz Frantziako hego-mendebaldean kokatutako Pays de l'Adour eremuan idortua".

GURE PRODUKTUAK EZAGUTU

Hego mendebaldeko xerria

Xerria, Frantziako Hego Mendebaldean sortu eta hazi dela bermatzen du, hau da, Akitanian, Midi-Pyrénées eta Poitou-Charentes-en. Ziurtagiri horrek bermatzen du ere, aberea baserrian bertan edo inguruko zereal-ustiategietan ekoiztutako artoz elikatzen dela.

GURE PRODUKTUAK EZAGUTU

Laborantxa biologikoa

Laborantxa biologikoa sistema eta ziklo naturalak errespetatzea, lurzoruaren, uraren eta airearen egoera, landareen eta animalien osasuna eta haien arteko oreka mantentzea eta hobetzea helburu duen laborantxa ekoizpen metodo bat da. Gainera, diru-sarreren banaketa zuzenagoa bermatzen du sektoreko eragile ezberdinen artean.

GURE PRODUKTUAK EZAGUTU

Bi aldiz munduko txapelduna

Gure 12 hilabeteko Ossau-Iraty ardi gasna,  munduko gasna onenaren saria irabazi zuen, bi aldiz,  World Cheese Awards txapelketan, 2006an eta 2011n. Gure produktuen kalitate handia frogatzen duten bi sari eder.

GURE PRDUKTUAK EZAGUTU

Laborantxa lehiaketa orokorra

1870ean sortua, Laborantxa Lehiaketa Orokorra (CGA) Frantziako laborantxako elikagaien sektoreak bultzatu eta sustatzen dituen lehiaketa frantsesa da. Laborantxa eta Elikadura Ministerioak eta Laborantxa Erakusketa eta Lehiaketen Zentro Nazionalak (CENECA) antolatzen du eta lehiaketan inskribatutako lurralde nazionaleko laborantxa-ekoizpen onena saritzen du. Agour Etxea usutan saritua izan da xerriki eta gasnen arloan !