Gure baloreak
LURRALDE BATEN NORTASUNA ETA BIZI MODUA
Artzaintzak, garaiak zeharkatzen ditu. Iraganean errotu, egokitu eta tradizioak handitzeko aukera ematen du, etorkizuneko produktuak sortzeko. Heldu zaizkigun tradizioak eta kultura gordetzen ditugu. Gure baitan sakon ainguratuta direnak eta egunero, aukera bakoitzean, ekintza bakoitzean adierazten direnak.
Kondairak dioenez, ezustekoa eta arrakasta batu zituen artzain batek, bere kuriostasunak gidatuta, esnea izoztu zuen berantago kontsumitzeko. Historiako lehen gasna izan zen.
Artzainek eta gasnagileek gure seme-alabei transmitituko dizkiegun tradizioak mantentzen dituzte. Konfiantxan, artisautzan, berrikuntzan eta ausardian oinarritutako haien batasun xintxoak gure etxeetako ondarea aberasteko, gure nortasuna lantzeko eta pasio hori indartzeko aukera ematen digu.
Lurraldea, gure « nortasuna»
Agour Etxea biziki lotua da bere erroei. Euskal Herria eta Gaskoiniako enbaxadoreak dira gure mozkinak. Frantziako alde guzietan eta bost kontinenteetan esportatzearen ondorioz.
Transmisioa, gure « kultura »
Gure mozkinen iraunkortasuna eta kalitatea, ingurumenaren errespetuari hertsiki lotua zaio. Agour-ek laborantza eredu iraunkorra sustatzen du, bioaniztasuna eta kalitateari lehentasuna emanez eta ez errendimenduari. Planeta iraunkorra ondoko belaunaldiei uztea du xede, bai eta zinezko eta beti bizirik den euskal kulturaren « pasatzailea » izatea ere. Tokiko hizkuntzak zainduz eta garatuz burutzen den transmisio kultura.
Trebetasuna, gure « indarra »
Euskal Herriko eta Gaskoiniako balioak, bai eta sukaldaritza ohidurak lehen tokian eman nahi ditu Agourek, irekidura eta berrikuntza izpiritua zainduz. Gure trebetasunak geldi-geldia aitzinarazten ditugu gure mozkin onenak sortzeko.
Independentzia, gure « abantaila »
Agour Etxea Euskal Herrikoa da oroz gainetik. Erabaki estrategikoak tokian berean hartuak dira, lurraldearen hazkunde eta balioespenaren alde beti. Partalier talde batek kudeatzen du enpresa, proiektu bateratu baten inguruan: lurraldea eta bertako gastronomia balioestea.