Gure balioak

Lurraldea, gure « nortasuna»
Agour Etxea biziki lotua da bere erroei. Euskal Herria eta Gaskoiniako enbaxadoreak dira gure mozkinak. Frantziako alde guzietan eta bost kontinenteetan esportatzearen ondorioz.
Transmisioa, gure « kultura »
Gure mozkinen iraunkortasuna eta kalitatea, ingurumenaren errespetuari hertsiki lotua zaio. Agour-ek laborantza eredu iraunkorra sustatzen du, bioaniztasuna eta kalitateari lehentasuna emanez eta ez errendimenduari. Planeta iraunkorra ondoko belaunaldiei uztea du xede, bai eta zinezko eta beti bizirik den euskal kulturaren « pasatzailea » izatea ere. Tokiko hizkuntzak zainduz eta garatuz burutzen den transmisio kultura.
Trebetasuna, gure « indarra »
Euskal Herriko eta Gaskoiniako balioak, bai eta sukaldaritza ohidurak lehen tokian eman nahi ditu Agourek, irekidura eta berrikuntza izpiritua zainduz. Gure trebetasunak geldi-geldia aitzinarazten ditugu gure mozkin onenak sortzeko.
Independentzia, gure « abantaila »
Agour Etxea Euskal Herrikoa da oroz gainetik. Erabaki estrategikoak tokian berean hartuak dira, lurraldearen hazkunde eta balioespenaren alde beti. Partalier talde batek kudeatzen du enpresa, proiektu bateratu baten inguruan: lurraldea eta bertako gastronomia balioestea.