
Gure engaiamenduak
1. 1. Ingurumena eta osagarria zaintzen ditu Agourek
- « Bio »-a garatuz. 2010az geroz, sentsitibilzazio lan bat abiatu du Agour Etxeak, esne eta zerri ekoizleek Bioaren garapenera buruz jo dezaten. Marka lehena da Euskal Herrian, Bio ardi gasna eta Bio gaziki arloan.
- Bioaniztasuna zainduz. Horretarako, tokiko ardi arrazak zaintzen jardun du Agourek Ossau-Irati AOP desmartxari indarra emanez, 2011tik prima bat eskaintzen baitie Manex Burubeltz ardi hazleei.
- Ekoizpen tresna garapen iraunkorrari egokituz. 2009an, Ingurumen Kalitate Handiko gasnategi ekologikoa estrenatu du Mendiben, Iratiko haranean Agour Etxeak: aitzinaldean gaztainondoko zura ingurumenean ongi kabitzeko, ekai birziklagarriez (altzairua...) osatu egitura, jariagaien zirkuiten isolatzea energiak ez galtzeko, egur berogintza galdara bat.
- Egur baliabideak, tokikoa eta berriztagarria, Iratiko oihana berriztatzen laguntzen du eta gasnategiak behar dituen energien %70 osatzen du.
- Azalatze naturala! Aitzinean gara. 2001etik, Agourek ez ditu gehiago azal kontserbatzaileak erabiltzen azalatze naturalari lekua uzteko. Ossau-Irati AOP-k, 2013an bereganatu duen gure engaiamenduetako bat.
2. Eskualdeko ekonomia desmartxa batean abiatzen da Agour
- Lurraldearen enpresa enbelmatikoa izan sukaldaritza arloan.
- Ohidurak biziarazi eta aitzinarazi.
- Ekonomia zirkularraren eragile izan, erran nahi baita tokiko hornitzaileekin lan egin.
- Tokiko desmartxa kolektiboetan sistematikoki parte hartu: Cluster agroalimentaire Uztartu, GIE Erosi, GIE Adour Achat Agro, Route Gourmande des Basques, Route du Fromage AOP Ossau-Iraty, GIP Agroland, AOP Ossau-Iraty, Cluster alimentation Euskadi, ARBIO, Manger Bio Sud-Ouest, ARDIA…
3.Artzaintza bizia sostengatzen du Agourek
- Artzain gazteen plantatzea erraztu
- Mendiko laborantza zaindu
- Enpleguak sortu
- Berrikuntzak ekarri ekoizpenak balioesteko
4. Agourek bere lurraldeetako irudi dinamiko eta irekia garraiatzen du
- Agour mozkinak, sartzetik azkenbururaino, Euskal Herria eta Gaskoiniako « enbaxadoreak » dira mundu guzian.
- Marka ezagutua izateak banaketa zirkuitu guzietan, haren lurraldeetako nazio eta nazioarte mailako ikusgarritasuna sendotzen du.