— AGOUR ETXEAREN BERRITASUNAK —
ZURE APALEI NORTASUNA EMATEN DIETEN KREAZIOAK

Gasna bereziak, Euskal Herrian ainguratuak eta balio erantsia sortzeko pentsatuak.

Loreak, biper bizia, udako trufa edo rikotaren freskotasuna: Agour Etxeak bere berritasunak aurkezten ditu eta bere eskaintza aberasten du izaera handiko produktu berriekin.

Euskal Herriko bihotzean pentsatu eta eginak, erreferentzia berri hauek gasnagintzako jakitate-egitea, jatorrizko nortasuna eta plazera elkartzen dituzte. Beren asmoa: profesionalei apaletan bereizten diren, ikusnahia pizten duten eta kontsumitzaileei zapore-esperientzia berriak eskaintzen dizkioten mozkinak ematea. Lorea ardi-tometa ikusgarritik SUA biperdun behi-tometa bizira, Euskal Herriko ardi-rikota eta Trufa Bilduma berria igarotuz, ezagut itzazu elkarren osagarri diren lau berritasun hauek. 

LOREA : BEGIRADA GUZTIAK ERAKARTZEN DITUEN LOREDUN ARDI-TOMETA

Merkatuan bakana, Lorea, lorez estalitako Euskal Herriko ardi-tometa bat da. Bere estetikagatik berehala nabarmentzen den kreazioa da, baina baita bere aroma-profil mehe eta loretsuagatik ere.

Loreek koloreak, usainak eta ukitu meheak ekartzen dizkiote dastatzeari. Gasna hau ezin hobea da plateretarako, aperitifoetarako eta elkarbanatzeko mementoetarako.

Bere ikus-nortasun indartsuarekin, Loreak egiazko esperientzia bat sortzeko gai diren mozkinen eskaerari erantzuten dio. Apaletan begia erakartzen du, ikusnahia pizten du eta bistan da sare sozialetan erakusteko gogoa ematen duela.

Zergatik erreferentziatu Lorea?

- Ikus-eragin handia apalean arreta berehala bereganatzeko.

- Ardi-esne garbiko mozkin bakana eta bereizgarria.

- Goi-mailako eta gure lurraldeari lotuta.

- Jatorrizko aroma-profila, fina eta loretsua.

- Platerak eta aperitifo-eskaintzak biziarazten dituen erreferentzia.

 

Pisua : 4.5 kg

Paketa : x 1

EUSKAL HERRIKO ARDI-RIKOTA : APAL FRESKOA BERRITZEN DUEN HURBILEKO AUKERA

Rikota, gaztanbera... Izendapen ezberdin hauen atzean, esne seruma egostetik lortzen den usadiozko prestatze bat aurkitzen da.

Agou Etxean Euskal Herriko ardi-rikotak hurbileko eta goi-mailako proposamen bat dakar normalean Italiako erreferentziei lotua den arloan. Bertako esnez egina, gasnagintzako azpi-mozkin bat balioan jartzea ahalbidetzen du, ekonomia zirkularraren eta hondakinen kontrako bidean.

Berez gozoa, arina eta erabilera anitzekoa, sukaldaritzan zein ogi gainean ipintzeko edo deserta gisa ezin hobea da.

Kartoiezko azalburua duen 250 g-ko ontziratzeak auto-zerbitzuko apala ezartzea ahalbidetzen du gainerako rikoten ondoan, bere euskal jatorria argiki erakutsiz.

Zergatik erreferentziatu Euskal Herriko ardi-rikota?

- Euskal herriko eta ardi-esne garbiko aukera rikotaren sailean.

- Bertako esnez egindako errezeta.

- Erabilera anitzeko mozkina: sukaldaritza, ogi gainean, aperitifo edo deserta.

- Kontserbatzailerik gabeko erreferentzia.

- Bere jatorria eta erabilerak balioan jartzen dituen biltgarri dotorea.

- Apal freskoa biziarazteko eskaintza bereizgarria.

Pisua : 250 g 

Paketa : x 4

SUA : ZAPOREAREN ABENTURAZALEENTZAKO BIPERDUN BEHI-TOMETA

SUA gasnarekin, Agour Etxeak Euskal Herriko beste ezaugarri bat arakatzen du: izaera indartsu eta biziarena.

Cayennako biperdun behi-tometa honek dastatze bortitz eta pikanta eskaintzen du, sentsazio bizien zaleentzat egina.

Elkarbanatzeko ere ezin hobea den gasna da: ezagutzen da, daitarazten da eta bere indarraren inguruan elekatzen da. Bere izaerak eta ikus-nortasunak apalean ikusnahia sortzeko gai den erreferentzia bilakatzen dute.

SUA gasnak Agour Etxearen biperdun gasnen mundua osatzera dator: ardi-gasna Ezpeletako biperrarekin adierazpide gozo eta bertakoarentzat, eta behi-gasna Cayennako biperrarekin sentsazio ausartago baten bila dabilenarentzat.

Zergatik erreferentziatu SUA originala?

- Zapore bortitza eta bereizgarria.

- Giro gozoko mozkina, ezagutzera eta elkarbanatzera gonbidatzen duena.

- Esperientzia berrien bila dabilen jendearentzat erakargarria den erreferentzia.

- Ikusgarritasun handia eta lehiakortasun gutxi behi-gasna pikanteen sailean.

- Biperraren inguruko sail osagarria.

 

Pisua : 4.5 kg

Kromatzea : x 1

TRUFA BILDUMA : HIRU ESNE, EMOZIO BERA Ardia, Behia eta Ahuntza : trufa Agourren eran

Udako trufadun % 1,2 ardi-gasnaren arrakastaren ondotik, Agour Etxeak bere bilduma aberasten du bi eratze berrirekin: udako trufadun % 1,2 behi-gasna eta udako trufadun % 1,2 ahuntz-gasna.

Hiru esne, hiru izaera eta hitzeman bera: udako trufak goratutako jakia. Hiru gasna hauek Urrezko Domina jaso dute 2026ko Nekazaritza Lehiaketa Orokorrean.

Agouren, trufak gasna laguntzen du esnearen nortasuna estali gabe. Neurri xehean jarria, dotorezia eta luzera dakar ahoan gasnaren lehen aromak nabarmendu ondotik.

Iratin egina Etxeko jakitate-egitearen arabera, bilduma honek euskal tradizioa eta gaur egungo gozotasuna elkartzen ditu.

Ardian, Behian eta Ahuntzean eskuragarri izateak erreferentzia bakandu bat izan ordez egiazko sail koherente bat eraikitzea ahalbidetzen die profesionalei.

Trufa Bildumaren indarguneak

- Hiru esne nagusiak hartzen dituen bilduma: Ardia, Behia eta Ahuntza.

- Goi-mailako kokapena erabat.

- Udako trufa neurri xehean jarria gasnaren zaporea zaintzeko.

- Euskal Herriari eta Agourren jakitate-egiteari izugarri lotutako nortasuna.

- Festa garaietarako bilduma ezin hobea, bainan baita urte osoan goi-mailako corner tematikoetan jartzeko ere.

Pisua : 4.5 kg inguru

Kromatzea : x 1

GURE BERRITASUNAK ESKATU NAHI DITUZU?

Gure merkataritza taldea zure esku dago erreferentziak aurkezteko eta zure saltokian ezartzen laguntzeko.