Iratiko gasnategi ekologikoa
Gasnategi ekologiko bat
2009tik indarrean den « belaunaldi berriko » gasnategi honek gaur egun Agour Etxea-ren ekoizpenaren %15 osatzen du. Lurraldearen garapen eta zaintza logika batean sortua izan da. Lehen helburua: haraneko artzainen ekoizpena balioestea ondoko belaunaldien iraunkortasuna segurtazeko. Bigarren helburua: gune hau eredu bilakaraztea ingurumen errespetu arloan (ekai birziklagarriak, optimizazio energetikoa, inguruneari egokitzea …). Iratiko gasnategi ekologikoaren bihotzean, I&G zelulak errezeta berriak entseatzen ditu eskaintza zabaltzeko, kalitatea hobetzeko… Biharko mozkinak asmatzen ditu.
Bisita ludikoa
Gunea bisitarako bereziki antolatua izan da (indibidualak eta taldeak). Ekoizpen tresnara ematen duten berina zabal batzuez hornitua da bisita barnebidea eta gasnategi osoa zeharkatzen du, gasnen fabrikatze zikloa segitzen laguntzeko. Euskaraz eta frantseseraz grabatu bideoek halako erritmo bat ematen diote bisitari.
Jan
Euskal piknik menu tradizionala ere eskaintzen dugu 12 €-tan, bista panoramiko paregabeko terrazan gozatzeko.
Menua :
- Saltxitxoia xerratan
- Baionako xingarra, piperada tradizionalarekin
- Ossau-Iraty ardi gasna
- Ardi-esnez egindako izozkia
Informazio baliagarriak
Helbidea : Iratiko Bidea - RD 18 64220 Mendibe
Tel : 05 59 37 63 86
Ordutegiak :
- Bakantzetatik kanpo : asteazkenetik igandera 10etatik 6etara
- Bakantza denboran : asteartetik igandera, 10ak30tatik 6etara
- Uztaila/Agorrila : Egunero, 10ak30etatik 6etara
Prezioa : URRIRIK
KASU : ordutegiak alda daitezke neguan, eguneroko eguraldi baldintzen arabera.