URDINA, gure nortasunaren, ongi zaindutako larreen eta gure ardi babestuen irudia da.
Gure lurraren koloreekin, Urdina euskal natura honetako kolorea da: itsasoaren urdina, gatza eta mineralen xuria, larreen berdea.
Zaporeen eta koloreen sinbiosi honetan, gizakiak moldatutako harribitxi honen ezagutzeko pribilegioa duzu. Denboran zehar zorroztasunez eta pasioz transmititutako ezagutzek, Urdina, Euskal gasna handien familian sarrarazten du. Lan kontrolatuaren emaitza, naturak eragina eta adierazpena duen tokian. Bere azala naturalak, euskal gasna tradizionalen berezitasuna, testura krematsua duen. urdin harrigarri bat babesten du.
URDINA, zaporez betea da, krematsua eta izaera handiarekin. Arro eta larretua, Gipuzkoako artzainak eta haien bizimodua islatzen ditu
Batzuetan krematsua, beste batzuetan ozeano bat bezain bizia, uhainen erritmora bizirik.
Etxi begiak eta jastatu gure Herriaren zati bat, inoiz jastatu ez duzun bezala. Uhaina URDINA ! Irudika zaitez artzain bat bezala, ozeano infinitua zaintzen, bere larreetatik bere ardien artaldea zaintzen ari dela, Agour etxeko gasnagile maisuek sinatutako gasna aparteko honen zati bat jastatuz.