Zer egin Euskal Herrian euria delarik ? Artzaintza eta gasnaren museoa deskubritu

Zer egin Euskal Herrian euria delarik ? Artzaintza eta gasnaren museoa deskubritu

| Aktualitateak

🌧️Zer egin Euskal Herrian euria delarik? Ez da posible etxean egoitea ezer egin gabe ! Denbora txarra aukera ezin hobea da eskualdeko aberastasun kultural eta gastronomikoak molde desberdin batean deskubritzeko. Galdezkatzen bazirezte zer egin Euskal Herrian euria delarik, Heletaruntz hurbildu, euskal herri xarmanta bat, bisita aterpetu, bero eta goxo batentzat, Agour Etxeko artzaintza eta gasnaren museorat.

Museo paregabe bat euskal kulturan murgiltzeko… idorrean !

Agour Gasnategian instalatua, museoa osoki estalia da eta egun euritsuei ezin hobeki aurre egiteko ekoiztua da. Leku bikaina da familian, bikotean edo taldean aktibitate bat egiteko, mendi-ibilaldiei edo hondartzara joaiteari alternatiba baten bila girenean.

 

Hemen, ez da aterkirik behar : utzi zuen burua ibilbide dibertigarri eta hezigarri batean gidatzen, euskal artzaintzaren sekretuak eta Ossau-Iraty gasna ospetsuaren artisau-ekoizpena dekubrituz.

Bisita kulturala, gurmanta eta eskuragarria

Sartzean, historia bizia, arbasoen jakintza eta jastaketa uztartzen dituen espazio moderno eta bero batean ongi etorria ematen zaizue.

Bisitaren egitaraua :

🐑 Euskal artzaintza

  • Tokiko ardi arrazen aurkezpena (Manex buru beltza eta buru gorria)

  • Artzainen lehengo objektu eta tresnak

  • Udako bizia eta transhumantziari buruzko murgiltze bideoak

  • Paisaien babesean artzainek duten errola garrantzitsuaren erakusketa

🧀 Gasnaren ekoizpena

  • Ossau-Iraty AOP ardi gasnaren ekoizpen etapa guztiak erakusten dituen filma bat proiektatua izanen zaizue

  • Ekoizpen etapa desberdinei, afinatzea, harpeak eta gasna langileen lanari buruzko bideo esplikapen baten aurkezpena eginen zaizue
Manex buru beltza
Agour Gasnak

🍽️Urririk den jastaketa

  • Bisitaren bukaeran, Agour gasnen jastatzeko garaia da, haietariko bat munduko gasna onena bi aldiz saritua izan dena.

  • Momentu goxoa, babestua eta erosoa, euriari aurre egiteko bikaina.

🛍️ Tokiko produktuen denda

  • Eskualdeko espezialitateak erosi: gasnak, pateak, erresimentak, eztia, Irulegiko arnoak, eta beste opari ideia batzu.

Zendako museo hau hautatu Euskal Herrian euria delarik ?

👉 Osoki estalia delako eta adin guztientzat egokia delako

👉 Kultura, gastronomia eta tokiko ondarea elkartzen dituelako

👉Eguraldiaren menpe egon gabe, Euskal Herriko experientzia baten bizitzeko aukera emaiten dizuelako

👉 Urririk delako, eta jastaketa eskainia dela

👉 Ezagutzaz aberatsago ateratzen girelako... eta sabela beterik !

Euria egiten duenean, ondarea barnean gomitatzen da

Orduan zer egin Euskal Herrian euria delarik ? Ohiko bideetatik atera eta Heletako artzaintza eta gasnaren museoaren ateak pusatu. Modu zoragarria da Euskal Herriko arima ulertzeko, bere altxor gastronomikoak jastatzeko eta bihotza eta jastamen-papilak beterik uzteko... egun gris batean ere bai.

Agour Museoa

📍 Informatio baliagarriak

  • Helbidea : Fromagerie Agour, Z.A. Ur Zabaleta, Route de Louhossoa, 64640 Hélette
  • Téléfonoa : 05 59 37 63 86
  • Dendaren idekitzea : astelehenetik larunbatera
  • Bisitak : goizeko 10:30-tan eta arratsaldeko 15:30-tan, baita udan ordu guziz.
  • Bisitaren iraupena : 45 minutu gutti gora behera
  • Prezioa : Urririk – Jastaketa dendan eskainia
  • Eskuragarritasuna : aparkalekuak, helbarrituentzat sartzea, denda tokian bertan

👉 Taldeentzat, ez ahantz lehenik gure deitzea zuen etortzea antolatzeko.

Share this content