Euskal Herria bisitatu : Agour Etxearen artzaintza eta gasnaren museoa deskubritu

Euskal Herria bisitatu : Agour Etxearen artzaintza eta gasnaren museoa deskubritu

| Aktualitateak

Euskal Herria bisitatzeko egiazko gustuko aktibitate bat xerkatzen baldin baduzue, Heletan kokatua den Agour Etxeko artzaintza eta gasnaren museoa ez zazue huts egin. Museo paregabe honek euskal tradizioen barne murgiltzen zaituzte, bere historia, eta Ossau-Iraty gasnaren fabrikazioa eta jastaketa zeharkatuz. Museoak, oraindik Euskal Herriko paisaiak eta nortasuna moldatzen dituen arbasoen lanbideari omenaldi bat egiten dio : artzaintza.

Euskal Herria bisitatu eta bere museo paregabea : lurraldearen eta tradizioen artean

Agour Etxeak, Euskal Herriko familia enpresa emblematikoak, Heletan, bere artzaintza eta gasnari buruzko museoaren ateak idekitzen dizkizue, pirinioen oinarrian. Bisita bati esker, ardi gasnaren ekoizpen artisauaren sekretuak aurkituko dituzue, eta euskal artzaintzaren munduan murgilduko zirezte, lurraldearen egiazko habe kultural eta ekonomikoa.

 

Euskal Herria bisitatzeko, manera gurmantan eta hezitzailean, museo hori familientzat, eskola taldeentzat, bisitarientzat, baita euskal ondare gastronomikoaren maiteminduentzat bikaina da.

Agour museoa

Familia enpresa bat, tradizioari lotua

Agour museoa

1981an sortua, Agour Etxea gaur egungo euskal gastronomía mailan ezagunenetariko bat. Ardi gasnaren ekoizpenean espezializatua, bereziki AOP Ossau Iraty gasnaren ekoizpenan, Agour, bertako trabetasunei, zirkuitu laburrei eta etxeko ekoizpenei lotua egoiten da.

 

Museo honen bidez, Agourrek lurraldearen memoria bizia transmititu eta bisitariei, Euskal Herria eramaiten duten gizon eta emazteekin harreman zuzena eskaini nahi du.

Toki turistiko estrategiko bat, Euskal Herriko bisiten bidean

Heletan kokatua, Donibane-Garazitik, Ezpeletatik edo Iratiko oihanetik kilometro batzuetara hurbil, Agour museoa Euskal Herria bisitatzeko marraztua izen den bidean sartzen da. Erreski eskuragarria da Euskal Herriko hiri handietatik (Baiona, Miarritze,), museoa euskal zapore bideko etapa hutsezin bat da, eta erreski euskal zirkuitu turistikoetan sartzen ahal da.

Euskal Herria bisitatzeko ibildibe bat : gasna ohitura eta artzaintza kultura artean

Euskal artzaintza : oraindik bizi den mila urteko kultura

Agour museoa

Museoaren lehen partea, artzaintzari buruz zuzendua da, euskal mendietan oraindik bizi den aspaldiko ohitura. Lehen bideo batek, artzainen eguneroko bizia erakusten dizue, udako transhumantzia eta mendiko biziaren artean. Toki handi bat eskainia da ahozko historiari : artzain baten lekukotasunak, euskaraz eta frantsesez, kultura honen aberastasuna erakusten dizue.

Gasnaren ekoizpena : lehengo keinuen ezagutza

Ondotik, beste bideo batek ardi gasnaren ekoizpena erakutsiko dizue. Esnearen bilakaera desberdinak aurkeztuak izanen zaizkizuete, deiztetik afintzea arte. Moldatzea, urgabetzea, gatzitzea eta afinatzea manera argi eta pedagogikoan adieraziak dira. Berinek eta murgitze bideoak, trebetasun zaila hori hobekiago ulertzea ahalbidetzen dute. Tokiko ardi arrazen berezitasunak aurkituko dituzue (Manex buru beltza, Manex buru gorria eta euskal-biarnesa), Euskal Herriko gasna produkzioaren motoreak.

Murgiltze sentsoriala et gurmanta bat Euskal Herria eta bere aberastatunak bisitatzeko

Agour denda : eramaiteko ondarea

Joan aitzin, geldi zaitezte museoaren dendan, Euskal Herriko espezialitateen deskubritzeko. Atxemaiten ahalko dituzue :

  • Ossau-Iraty gasnak, bi aldiz munduko txapelketan gasna hoberena saritua
  • Etxeko euskal xerrikiak
  • Etxeko erresimentak, Irulegiko arnoak, euskal sagarnoak
  • Agourrek ekoiztutako euskal bixkotxak

%100 euskal orroitzapen bat eramaiteko toki xarmanta bat.

Agour gasnak

Euskal Herria bisitatu : empresa engaiatu eta arduratsu bat

Trebetasun tradizionalak eta mendiko laborantza balorizatuz, Agour Etxeak modelo turistiko arduratsu eta elkartasun bati parte hartzen du :

  • Lurraldeko artzainak lagundu
  • Zirkuitu laburrea balorizazioa
  • Ingurumenari sentsibilizazioa
  • Euskal kulturaren transmisioa

Museo hori bisitatuz, Euskal Herria desberdinki bisitatatzeko moldean parte hartzen duzue, eta desmartxa arduratsu eta bertako honen aktore bilakatzen zarete ere, artzainekin eta Euskal Herriko ondarearekin lotura zuzenean.

Zendako museo hori hutsezina da Euskal Herria bisitatzeko ?

Heletako Agour Etxeko artziantza eta gasnaren museoa, museo simple bat baino gehiago da : bizitzaren, lurraldearen eta memoria aberatsari ate idekiak eskaintzen ditu.

 

Janari zalea bazirezte, tokiko kulturaren inguruko jakin-mina edo oporretan aktibitate bat xekatzen baduzue, leku paregabe honek orroitzapen ahaztezinak utziko dizkizue.

Beraz, Euskal Herria bere gasnen, mendien eta tradizoen artean bisitatzeko prest ?

📍 Informazio baliagarriak

  • Helbidea : Fromagerie Agour, Z.A. Ur Zabaleta, Route de Louhossoa, 64640 Hélette
  • Telefonoa : 05 59 37 63 86
  • Dendaren idekitzea : astelehenetik larunbatera
  • Bisitak : goizeko 10:30-tan eta arratsaldeko 15:30-tan, baita udan ordu guziz.
  • Bisitaren iraupena : 45 minutu gutti gora behera
  • Prezioa : Urririk – Jastaketa dendan eskainia
  • Eskuragarritasuna : aparkalekuak, helbarrituentzat sartzea, denda tokian bertan

👉 Taldeentzat, ez ahantz lehenik gure deitzea zuen etortzea antolatzeko.

Share this content