Zer bisitatu Euskal Herrian ? Artzaintza eta Gasnaren museoa : murgiltze gurmanta

Zer bisitatu Euskal Herrian ? Artzaintza eta Gasnaren museoa : murgiltze gurmanta

| Aktualitateak

Euskal Herriko toki autentiko bat deskubritu : Heletako Agour Etxeko artzaintza eta gasnaren museoa. Artzain tradizioen, Ossau-Iraty artisau ekoizpenaren eta jastaketa gurmantaren artean, esperientzia kulturala paregabe bat, fimilian edo taldean, bizi ezazue. Euskal Herriko keinuen ariman eta bere gustuetan murgiltzeko, bisita hutsezina da !

Euskal Herriaren arima ulertzeko leku paregabea

Galdezkatzen bazirezte zer bisitatu Euskal Herrian ? Heletan kokatua den, Baigura oinean, Agour Etxeko Artzaintza eta Gasnaren museoak, sendimen eta kultura bidaia batera gomitatzen zaituzte. Euskal artzaintzaren mundura murgiltze bat bezala pentsatua, museo honek, tradizioak, lehengo keinuak eta gure lurraldearen trebetasunen aberastasunak ezagutarazteko bokazioa du.

 

Jakintza-gosea dutenentzat, gastronomia maite dutenentzat edo familian egiteko esperientzia autentiko baten bila direnentzat, gure museoa etapa hutsezina da Euskal Herria barnekaldean.

Zer bisitatu Euskal Herrian familiarekin ? Bisita pedadogikoa, jostagarria eta guzientzat eskuragarria

Hasieran, espazio bero eta moderno batean errezibituak izanen zirezte, euskal gasnagintza eta artzaintzaren ondarea balorizatzeko. Bisita etapa desberdinetan antolatua da :

🐑 1. Artzaintza: tradizioa eta modernitatearen artean

Ibilaldia euskal artzaintzaren erakusketa batekin hasiko duzue :

  • Tokiko ardi arrazen aurkezpena, bereziki Manex buru beltza eta buru gorria

  • Mendiko abeltzaintza tekniken aurkikuntza

  • Artzaintza eta udako mendietako bizimoduaren azalpena

Bideoek eta objektu zaharrek, artzainen errola garrantzitsua, paisaien, eta tradizioen zaintzean, ulermena erresten dute.

Agour museoa
Agour ekoizpena

🧀 2. Ardi gasnaren artisau ekoizpena

Filma proiekzio betekin bisita sugituko duzue, gure ezaguna den AOP Ossau-Iraty ardi gasnaren ekoizpenaren etapa desberdinak erakutsiz.

🍷 3. Jastaketa eta denda : partekatzeko momentu goxo bat

Bisitaren ondotik, urririk den jastaketa bat eskaintzen dizuegu ! Gure produktuak jastaketan proposatuak izanen zaizkizue, euskal gustuen experientzia oso baten eskaintzeko.

 

Ondotik plazerra luzatzen ahalko duzue gure denda zeharkatuz, tokiko espezialitatez betea:

  • Ossau-Iraty ardi gasnak

  • Pateak, erresimentak, eztiak, Irulegi arnoak

  • Eta beste opari idea ainitz, %100 euskaldunak
Agour jastaketa

Zer bisitatu Euskal Herrian taldean ?

Museoa, ttikiek eta handiek gustukoa ukaiteko gisan ekoiztua da. Horrentzat, eskola taldeak, familiak, edo elkarteak urte osoan errezibitzen ditugu.

 

"Zer bisitatu Euskal Herrian ?" galdezkatzen bazirezte, aktibitate hutsezina bat da. Agour museoa bisita bat baino gehiago da : lurralde batekin, bere artisauekin, bere paisaiekin eta bere historiarekin ezagutza bat da. Naturaren zikloekiko errespetuzkoa eta tokiko kulturan errotua den landa-bizimodu bateno ateak idekitzen ditu ere bai.

Zendako Heletako Agour museoa bisitatu ?

  • Euskal artzaintza tradizioak ulertzeko

  • Ardi gasnaren ekoizpenaren sekretuak deskubritzeko
  • Experientzia autentiko eta gurmanta bat bizitzeko
  • Lurraldea maite duten pertsonak ezagutzeko
  • Eta sustut… mihiaren plazerrarentzat.

Zatozte Agour experientzia bizitzera !

Agour museoa

Museo honi esker, Agour gasnategia oraindik bizirik den ondarearen transmisioan engaiatzen da. Hemen, gasna ez da bakarrik produktu bat : bizi molde baten fruitua da, lurralde baten eta gizonen eta mendiaren arteko harremanaren fruitua.

 

Zer bisitatu Euskal Herrian xerkatzen duzue, bide nagusietatik kanpo ? Museo honek, tokiko, iraunkor eta giza turismo baten itxaropenari erantzuten du.

Orduan, zer bisitatu Euskal Herrian ?

Heletara bidaia batekin has zaitezte, gasna, artzaintza eta euskal bizimodua ezagutuz. Egiazko esperientzia, gurmanta eta ahaztezina biziko duzue Agour Etxean, momentu ahaztezin bat deskubritzeko, jastatzeko eta partekatzeko.

📍 Informazio baliagarriak

  • Helbidea : Fromagerie Agour, Z.A. Ur Zabaleta, Route de Louhossoa, 64640 Hélette
  • Telefonoa : 05 59 37 63 86
  • Dendaren idekitzea : astelehenetik larunbatera
  • Bisitak : goizeko 10:30-tan eta arratsaldeko 15:30-tan, baita udan ordu guziz.
  • Bisitaren iraupena : 45 minutu gutti gora behera
  • Prezioa : Urririk – Jastaketa dendan eskainia
  • Eskuragarritasuna : aparkalekuak, helbarrituentzat sartzea, denda tokian bertan

👉 Taldeentzat, ez ahantz lehenik gure deitzea zuen etortzea antolatzeko.

Share this content