Zer egin Euskal Herrian? Agour gasnategia deskubritu

Zer egin Euskal Herrian? Agour gasnategia deskubritu

| Aktualitateak

Galdezkatzen zirezte zer egin Euskal Herrian ? Baigura mendiko parean izanik, Agour gasnategia zinezko Euskal Herriko altxor bat da. Heletan kokatua, Euskal Herriko herri xarmant bat, gasnategiak lurraldearen, transmisioaren eta artzaintza tradizioen babesean parte hartzen du.

 

1981ean sortua, Agour, gasnategia bat baino gehiago da : familia eta herri proiektu bat da, lurraldeari et tradizioari lotua, Euskal Herriko artzain kultura bizirik mantentzen duena. 

Agour gasnategia

Etxearen produktu ezagunena ? AOP Ossau-Iraty ardi gasna, Munduko Gasna Txapelketan behin baino gehiagotan saritua. Horrezgain, gasnategiak beste hainbat produktu desberdin ekoizten ditu : gasna biribila ttipiak, izozkiak, gasna gustu desberdinak, Ezpeletako biperrarekin afinatuak diren gasnak, eta beste berrikuntza ainitz.

Heleta : ohiko herri bat tradizio eta modernizazio artean

Heleta, Euskal Herriko barnekaldeko herri tipiko bat da. Bere etxe xuri-gorriek, mendi eta larre artean barreiaturik diren ardi taldetxoek eta bizitza lasaiak jendea erakartzen du. Heleta etapa bikaina da familiarekin edo lagunekin Euskal Herrian zer egin xerkatzen dutenentzat. Baigura mendiaren azpian kokaturik, mendilari eta natura zaleentzako abiapuntu paregabea da ere bai, bista eder bat eskainiz.

Zer egin Euskal Herrian ? Artzaintza eta Gasnaren Museoa : Euskal artzain mundura murgildu

Kaiku

Urte osoan idekia, Artzaintzaren eta Gasnaren museoak euskal artzaintzaren historia, keinuak eta baloreak transmititzen ditu. Gasnategiaren ondoan kokatua, museo berri eta interaktibo honek, mendiko biziaren eta gasnaren ekoizpenaren bilakaera, ikus-entzunezko baliabide, objektu zahar eta artzainen lekukotasunengandik erakusten du.

Bisitariek, ardi baten bizi zikloa, artzainaren tresna tradizionalak, baita gasna ekoizpenaren teknikak deskubritzen dituzte ere, euskal artzaintzaren garrantzitasuna erakutsiz. Transhumantzia sasoi desberdinak, kaiolarrean egiten ziren artisau-ekoizpenak eta belaunaldien arteko jakintzaren transmisioa aipatuak dira ere bai. Museoak manera egoki batean, zer egin Euskal Herrian, ondarea manera desberdinean deskubritzeko, galderari erantzuten du.

 

Bisita, Agour produktuen jastaketa batekin bukatzen da, ardi-esneko gasnen aberastasun eta aniztasun guztia jastatu ahal izanez, eta usutan, hemen Euskla Herrian, ardi gasna gerezi beltz erreximentarekin jaten da.

Eta inguruan zer egin ? Altxor kulturalez eta naturalez aberatsa den eskualdea

Agour gasnategiaren bisitaren ondotik, zuen bidaia luza ezazue Helatako inguruak deskubrituz. Kilometro batzuetara, Irisarriko herrian, Ospitalea Etxea  kokatua da, XVII. mendeko lehengo komanderia bat, ederki berritua, eta gaur egun zentro kulturala batez bilakatua.  Euskal ondareari buruzko exposaketak atxemaiten ahalko dituzue, haurrentzat tailerrak eta tokiko historiari buruzko mintzaldiak.

 

Naturazaleentzat, ibilaldi ibilbide ainitzek eskualdea trabeskatzen dute, bereziki Baigura mendiaren inguruan, natura bizitzeko edo bere kaxkotik parapente hagalaldi batentzat bikainak. Aktibitate horiek, Euskal Herria barnekaldea hobeki deskubritzekokultura, natura eta lurraldearen artean parada emaiten dute.

Baigura

Aktibitate ideia berezia : zer egin Euskal Herrian, kultura eta gurmankeria artean

Jastaketa

Tradizioz jakin-mindua direnentzat, gastronomia maitaleentzat edo Euskal Herritik bakarrik pasatzen direnentzat, Agour gasnategiak eta bere museoak esperientzia murgiltzaile, goxo eta kultural bat eskaintzen dizue. Bisita honek euskaldunen eta haien lurraren, abereen eta ondarearen arteko lotura sakona hobeki ulertaraztea ahalbidetzen du.

 

Orduan zer egin Euskal Herrian ? Agour Etxearen artzaintza eta gasnaren euskal museoa bisitatu, iragana eta oraina elkartzen dituen tokia, etorkizun iraunkor eta benetako bat sortzeko egina dena.

📍 Informazio baliagarriak

  • Helbidea : Fromagerie Agour, Z.A. Ur Zabaleta, Route de Louhossoa, 64640 Hélette
  • Telefonoa : 05 59 37 63 86
  • Dendaren idekitzea : astelehenetik larunbatera
  • Bisitak : goizeko 10:30-tan eta arratsaldeko 15:30-tan, baita udan ordu guziz.
  • Bisitaren iraupena : 45 minutu gutti gora behera
  • Prezioa : Urririk – Jastaketa dendan eskainia
  • Eskuragarritasuna : aparkalekuak, helbarrituentzat sartzea, denda tokian bertan

👉 Taldeentzat, ez ahantz lehenik gure deitzea zuen etortzea antolatzeko.

Share this content