Gure Historia

« Giza abentura ederra … »

Euskal Herrian bizi eta lan egin! Mugimendu azkarra 70 hamarkadan desira bat baino gehiago, errealitate bat Agour Etxeko gaur egungo buruaren aita den Jean Etxelekurentzat, berak baitu 1981ean, Agour gasnategiko lehen harria ezartzen beste bost patzuerrekin batera.

« Proiektu bat Euskal Herritarrentzat, Euskal Herritarrekin»… Ideia hau gustukoa dute Ipar Euskal Herriko bihotzean kokatu Heletaren inguruko hogoita hamar bat artzainek. Lehen hiru hilabeteetan enpresaren « Bankariak » bilakaturik, sei edo bederatzi hilabete berantago, gasnak saltzean, ordainduak izanez, haien ardien esnea hornitzea onartzen dute … Eta ez dute debaldetan arriaskua hartu! 1984an, gasnategia handitu behar da. Ikusmen handiko enpresaria baitzen, ondoko lur zatian eraikuntza metaliko enpresa bat sortzen du Jean Etxeleku. Ongi gogoetatutako dibertsifikazioa. « Bigarren adreilu » horri esker, lurraldeko arditegi berriak gauzatu eta euskal sare bat plantan ezarriko du gasnaren inguruan. Jezteko tresnak eta esne tankeak saltzen hasten da ere.

"… Lurraldearen alde engaiatuz"

2001ean, Peio Etxeleku, aitarekin hasten da enpresari oldar berri bat emateko. Ideia berriak eta « made in Pays Basque » mozkin sorta bat garatzeko gogoa iraganarazteko. Lanean jartzen da tokiko ekonomia bizkortu eta enplegu iraunkorrak sortzeko. Xantierrak ugaritzen dira gasnen kalitatea hobetzeko – esne biltzea, ikerketa & garapena, afinatze teknikak, esne gordinezko Ossau-Irati AOP, Bio… eta Agour gasna saltegietan, hipermerkatuetan eta jatetxeetako mahaien gainean... marka « bazterrezina » bilakarazteko.

Gasnategi berri bat

Izari berria 2009an... Heletako « Arreba ttipi » bat hertsiegia bilakatu den Heletako gunearentzat: Iratiko gasnategi ekologikoa (Ingurumen Kalitate Handia) Mendiben serie ttipiak egiteko, gasna berriak sortzeko eta izozki sorta bat abian ezartzeko. Berrogoi bat enplegu sortzen ditu enpresak.

MUNDUKO TXAPELDUNAK !

Desafioak gustukoak ditugu Agour-en … 2006 eta 2011n, World Cheese Award-ek « munduko gasna onena » saria eskaini dio euskal gasnategiari. Britania Handiko lehiaketa honek urte guziz 3 000 gasna baino gehiago biltzen ditu! 1994 eta 2017 artean, Agour gasnak, 30 aldiz bederen sariztatuak izan dira Laborantza Lehiaketa Nagusian, Ossau-Irati eta beste ardi gasna sailetan.

GASKOINIA ETA EUSKAL HERRIA

Gaskoinia eta Euskal Herriko historia – duela ehunka eta ehunka urte hasi da, gaur egun Nafarroa izenarekin ezagutzen dugun lurretan. Erromatarrek Vasconia deitu lurralde hau Gaskoinia bilakatuko da geroago. Lingua navarrorum (Nafarroako hizkuntza edo euskara) bertako hizkuntza da. Mendeetan zehar, iparraldean Bordele (Burdigala) arte eta hegoaldean Pirinioetako herri batzuetan, Ebroren inguruko lurretaraino menturaz erabili zen hizkuntza.

Erromako inbaditzaileek dituzte piskanaka latin eta okzitaniar hizkuntzak hedatu lurraldean. Mendeak eta emigrazio aldiak iragan ahala, Europako zaharrena bezala hartua den euskal populuak hiztunak galtzen ditu. 1963az geroztik, lehen Ikastola sortu baitzen urte hartan, euskara ikasten dute haur batzuek ama eskolan.

ZINEZKOTASUN LURRALDEA

Oporretako klixeetatik urrun, euskal ohidurak azkarrak dira leiho gorridunetako etxe zuriz osatu mendi eta itsasbazter artean kokatua den lurralde honetan. Ohiko bizi sozialaren giltzarria da Etxea. Honen izenak, familiaren deitura ofiziala baino gehiago, aterpetzen duen familia klana adierazten du. Luzaz, transmisio arau berezi batzuek gidatu dute. Mendeak zeharkatu dituzten besta tradizionalek bizirik diraute: maskaradak, herrietako bestak, Eguberri (Egun berriak), inauteri, pastoralak, kabalkadak…

MUNDU OSOAN FAMATUA DEN SUKALDARITZA ABERATSA

Hemen, errezeta tradizionalak oraindik bizirik dira, belaunaldiz belaunaldi transmititurik, egokiturik, hobeturik... Sukaldaritzaren oroiteak jakin-min handia sortzen du. Euskal Herrian gazteek lekukoa hartu dute, haien mozkinen zinezkotasunaz eta kalitateaz harro. « Euskal eta gaskoin lurraldeetako sukaldaritzaren aldekoak » bezala agetzen diren enpresa belaunaldi berri honetakoa da Agour Etxea.

5 ekoizpen gune Euskal Herria eta Gaskoinian

Agour gasnategia , Heletan, Euskal Herria

(Nafarroa-Beherea)

Iratiko gasnategi ekologikoa, Mendiben, Euskal Herria

(Nafarroa-Beherea)

Gaziki espezialitateak, Coarrazen, Gaskoinia

(Bearnoa)

Bixkoxtegi-pastizategia, Tolosan, Euskal Herria

(Gipuzkoa)

Lizartzako gasnategia, Euskal Herria

(Gipuzkoa)

Sartzetik Desertara ! 

- Gazikiak: Baionako xingarra (IGP), zozizona, zerrama espezialitateak…

- Gaziki ttipiak: artekia, bizkarrezurra, zerri azpizuna….

- Urdekia: patea, odolkia, lomo, buruki-patea

- Gasnak: Ossau-Irati AOP eta 40 erreferentzia baino gehiago

- Azkenburukoak eta onkeriak: izozkiak, etxeko pastiza freskoak eta izoztuak, hala nola euskal pastiza, bixkotx idorrak, gozokiak (turoia)...

MUNDUKO ITZULIA!

Agour Etxeak esportatze alorreko salmentak garatzen ditu. Bere gasnak, bere Baionako Xingarra, bere gazikiak eta bere onkeriak dira bereziki preziatuak Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Hego Korean, Alemanian, Herbeheretan, Australian, Filipinetan, Txilen, Japonian, Israelen, Kanadan...

KREMARI-GASNA SALTZAILEAK, HARAKIN-ZERRIKI SALTZAILEAK

Errazki atzematen dira Agour mozkinak Frantzian. Ohiko zirkuituen bidez merkaturatuak dira, erran nahi baita kremari-gasna sailtzaile, afinatzaile, harakin-zerriki saltzaileen bitartez, hauek Agour markaren zinezko enbaxadoreak bilakatuz. Kontsumitzaile gehienek atzemateko gisan, Agour-ek Hego-Mendebaldeko hipermerkatuetan merkaturatzen ditu ere, mozketan eta zerbitzu librean... Bi gasnetarik bat baino gehiago ohiko zirkuituetan saldua da.

SUKALDARI HANDIAK ETA AFINATZAILEAK!

Agour mozkinek leku handia dute ere jatetxeetako mahaietan eta euskal gastronomia sustatzen duten chef handien errezeten artean. Hamar gasnetarik bat ostalaritzari bihurtua zaio. Agour Etxeak « izariko » lan bat garatzen du ere « gasnak xuriz » edo afinatze prozesuan daudenak erosten dituzten hainbat afinatzailerekin, haien errezeta propioetan oinarrituz serie ttipi batzuk garatzeko gisan.

GAZIKIEN ALDETIK!

Ekoizpenaren %50 baino gehiago merkatuetan eta hurbileko harakin-zerriki sailtzaileen dendetan saldua da. Gaineratikoa, hautatuak izan diren Hego-Mendebaldeko hipermerkatuetan merkaturatua da. Hautu handia eskaintzen du:

- Gazikiak: Baionako xingarra (IGP), zozizona, …

- Gaziki ttipiak: artekia, bizkarrezurra, zerri azpizuna…. 

- Urdekia: patea, odolkia, lomoa, buruki-patea 

Mundu osoan famatua den sukaldaritza aberatsa. Hemen, errezeta tradizionalak oraindik bizirik dira, belaunaldiz belaunaldi transmititurik, egokiturik, hobeturik... Sukaldaritzaren oroiteak jakin-min handia sortzen du. Euskal Herrian gazteek lekukoa hartu dute, haien mozkinen zinezkotasunaz eta kalitateaz harro. « Euskal eta gaskoin lurraldeetako sukaldaritzaren aldekoak » bezala agetzen diren enpresa belaunaldi berri honetakoa da Agour Etxea.