Nos secrets de fabrication de biscuits artisanaux

Eskuz egin pastizak 

2012an sortu da Agour Etxeko Azkenburukoak & Onkeriak Poloa. Behi eta ardi gasnaz eskuz egin izozki sorta berri bat merkaturatua izan da 2012an, Tradizioko pastizagintzari jarrikiz egin euskal pastiza izoztua 2016an. 2015eko bukaeran, Agour Etxea-k partaidetza bat burutu du, Tolosan, Hego Euskal Herrian plantatua den Casa Ezeiza Familia Pastizategia-rekin. Familako pastiza izoztuak, bixkotx idorrak eta turoiak ekoizten ditu honek. 

Bixkotx idorrak 

Etxean bezalakoak!

Arbendoil teila-bixkotxak, soilak eta xokolatez inguratuak diren zigarilloak... Casa Eceiza pastizategia, Hegoladeko « bermea », errezeta tradizionaletan eta zorrozki hautatu osagai soiletan –arroltzeak, irina, gurina, arbendoilak...- oinarritzen da. Jendearte eta Ingurumen Erantzuletasun desmartxa batean sarturik, ahalmen urriko langileen intserzio egitura batekin lan egiten du enpresa honek. Luis Mari Eceizak ditu arbendoil teila-bixkotxak eta zigarilloak sortu 1924an, haren bezeroentzat azkenburuko sinple bat bilatzen zituen Tolosako jatetxeko nagusi batek eskaturik. Luzarako arrakasta!

Euskal pastiza

Lurraldeko « harribitxia » 

Historiaren ustekabeak! Euskal pastiza Heletan sortua izan da, Agour Etxea-ren sorterrian. Bi ahizpek dute honen errezeta asmatu, eta lehen aldiko Kanboko merkatura joan ziren honen saltzera... « Bixkotx » ahizpak izengoitiarekin ezagunak ziren orduan!

Pastiza hau sakonki lotua zaie euskal etxea eta etxeko andereari, eta hortik dator « etxeko bixkotxa »  izena.