INKUBA SAREA 2

Mugaz gaindiko azkartzailea Laborantza & FoodTech berrikuntzaren zerbitzura

mugaz gaindiko murgiltze programa

INKUBA SAREA 2 laborantza eta FoodTech sektoreetako startup eta enpresa berritzaile gazteei zuzendutako mugaz gaindiko laguntza programa bat da. Agour, AZTI eta CEINek osatutako partzuergoak gidaturik, programaren xedea Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeetan proiektu berritzaileen sorrera, hazkundea eta nazioartekotzea laguntzea da.

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen sustenguarekin, INKUBA SAREA 2 ekimenak laborantza sektorearen gaur egungo beharrei erantzuten die, hiru lurraldeetako ekintzailetza, teknologia eta industria ekosistemen arteko zubiak eraikiz.

inkuba sarea

Zuen garapena azkartzeko pentsatutako programa

Ajoutez votre titre ici

INKUBA SAREA 2k startupak laguntzen ditu haien egituratze, merkatu-balioztatze eta merkataritza-garapen faseetan, sektoreko adituen lankidetza, landa-murgiltzea eta harreman-sarea uztartzen dituen ibilbide berritzaile baten bidez.

Programa hau talde edo persona hauentzat pentsatuta dago:

- Laborantza eta FoodTech startupak

- Proiektu berritzaileen eramaileak

- Azkartze edo nazioartekotze fasean diren enpresak

- Laborantza sektoreko erronkei erantzuten dieten aterabideak garatzen dituzten egiturak

Zergatik parte hartu INKUBA SAREA 2 programan?

- Elkarren osagarri diren hiru ekosistema ekonomiko eskura ukaiteko

- Merkatu-aukera berriak identifikatzeko

- Norberaren eredu ekonomikoa probatu eta balioztatzeko

- Aditu, industrialari eta inbertitzaileekin topo egiteko

- Mugaz gaindiko kidego estrategikoak garatzeko

- Merkataritza-garapena euroeskualde mailan azkartzeko

Aditu partzuergo bat berrikuntzaren zerbitzura

AGOUR

Euskal herriko laborantza eta elikadura sektorean erreferentziazko enpresa izanik, Agourrek bere industria-ezagutza, harreman-sarea eta HAZITEGIA gunean berrikuntzari zein ekintzailetzari eskainitako azpiegiturak ekartzen ditu.

AZTI

Nazioartean ezaguna den zentro teknologikoa, AZTIk elikadura jasangarriari eta FoodTech-ari aplikatutako ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoko proiektuetan laguntzen ditu enpresak.

CEIN

Nafarroan ekintzailetza-laguntzan erreferentzia nagusia izanik, CEINek startup berritzaileen sorrera, azkartzea eta nazioartekotzea sustengatzen du.

Referencia en materia de acompañamiento emprendedor en Navarra, CEIN apoya la creación, aceleración e internacionalización de startups innovadoras.

Euroeskualdeak sustengatutako proiektua

INKUBA SAREA 2k Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdearen sustengua du, «Euroeskualdeko Berrikuntza» proiektu-deialdiaren barnean. Proiektuak 150.000 €-ko aurrekontu orokorra du, eta Euroeskualdeak %50ean finantzatzen du. Mugaz gaindiko lankidetza huntak berrikuntza, lehiakortasuna eta balio-sorrera sendotzen ditu euroeskualdeko laborantza ekosisteman.

INKUBA SAREA 2 programaren hiru oinarriak

Sektoreko beharren azterketa

Azterketa sakon bat egiten da hiru lurraldeetako laborantza sektoreen egiazko beharrak identifikatzeko. 

Urrats huntak startupak merkatu-aukera zehatzetara bideratzea ahalbidetzen du, haien aterabide berritzaileak eta sektoreko profesionalen igurikimenak bat etor daitezen bermatzeko.

Venture Building Bootcamp 

Parte-hartzaileek bi eguneko mintegi bizi bat izaten dute, haien ekintzailetza-proiektua eraiki eta balioztatzera bideratua. Programan: eredu ekonomikoaren balioztatzea, xede-merkatuen identifikatzea, eskaintzaren egituratzea, hazkunde-estrategia, elkarlaneko lantegiak eta topaketak sektoreko adituekin.

Programan:

- Eredu ekonomikoaren balioztatzea

- Xede-merkatuen identifikatzea

- Eskaintzaren egituratzea

- Hazkunde-estrategia

- Elkarlaneko lantegiak

- Topaketak sektoreko adituekin

- Mugaz gaindiko murgiltze ibilbidea

Hautatutako startupak Euroeskualdeko hiru lurraldeetan zehar egiten den ibilbide ibiltari batean parte hartzen dute.

Murgiltze honek aukera ematen du:

- Tokiko ekosistema ekonomikoak ezagutzeko

- Sektoreko enpresa eta eragile nagusiekin topo egiteko

- Balizko kideak identifikatzeko

- Norberaren lan-sarea garatzeko

- Merkataritza-aukera berriak arakatzeko

Parte hartu INKUBA SAREA 2n

Aterabide berritzalerik garatzen duza Laborantza edo FoodTech sektoreetan? Zuen hazkundea azkartu, sarea zabaldu eta Euroeskualdeko merkatu berrietara iritsi nahi duza? Zatoz INKUBA SAREA 2ra eta balia zaitez laguntza bakan batez, zuen berrikuntza mugaz gaindiko garapen-aukera bilakatzeko.

Informazio gehiago behar duzu ? Gurekin harremanetan sartu !

Euroeskualdearen diru laguntzarekin !