

Ossau-Irati ardi gasna
35.31€ /kg
35.31€ /kg
Errexki kontserbatzen dira ardi gasnak, hilabete 1 mozturik eta 2 edo 3 hilabetez osorik, gela fresko batean edo hozkailuan.
Euskal gasnen kontserbazioa ez da berdina gasna mota guzientzat. Gasna gogorren kontserbazioa biziki luzea da gasna bigunei begira.
Kontuan izan behar duzu gasna, produktu bizia dela, artisau produktu bizia! Afinatze prozesuan, onddoak sortzen dira gasnaren inguruan. Gasnagilearen zaintza erregularpean, egunero gasnak igurtzi eta itzultzen ditu, lurrazal uniforme polita agertuko da. Urtaroaren eta gasnak kontserbatzeko baldintzen arabera, gainazaleko loraldia "berriro hazten" daiteke. Arazorik ez ! Ez da batere arriskutsua osasunerako eta ez du gasnaren gustua aldatzen. Zure produktua naturala dela frogatzen du. Eta Agour-en gure gasna guziek azal naturala dute, koloratzailerik eta kontserbatzailerik gabe.
Bidalketaren kalitatean konpromisurik ez egitea hautatu dugu. Zure bidalketa igortzeko 3 garraiolarien artean hautatzen ahalko duzu : DPD, TNT edo Chronopost Fresh.
DPDrekin bidalketa errelebo-puntu batean egin daiteke 5,90 €-ren truke. Garraiolari honek zure etxera ere bidali dezake 8,90 €-rentzat.
TNT-rekin bidalketa etxean bakarrik egiten da 8,90 €-ren truke.
Chronopost Fresh-en bidalketa etxean eta kamioi hozkailuan bakarrik egiten da 14,90 €-rentzat.
Atzerrian eta Espainiatik kanpo bizi diren gure bezeroentzat, bidalketa-gastuak 9,90 eurokoak izango dira DPD garraiolariarekin.
Hegoaldean edo Espainian bizi diren bezeroentzat, bidalketa-gastuak 7,90 eurokoak izango dira DPD garraiolariaren eskutik ere bai.
Bidalketaren kostuaren %50 inguruko ekarpen bat baizik ez dugu eskatzen.
Bidalketa-gastuak doakoak dira 120€tik aurrera DPD edo TNT-rekin. Chronopost Fresh-en bidalketa aukeratzea erabakitzen baduzu, bidalketa-gastuak 5,90 eurora jaitsiko dira 120€tik aurrera.
Ekoizleari zuzenean erosiz, prezio egokia ordainduko duzula segurtatu, produktuaren balioari dagokiona. Produktu ainitz proposatzen dizkizugu, merkatuko prezioetan eta gure produktuen kalitate handiarekin egokiak.
Prezio egokia denetzat preziorik hoberena identifikatzeko modua da: artzaina, gure Etxea eta, azkenik, zuei, gure bezeroei, gure nahia gure gasnak eta xerrikiak eskuragarri izaitea baita.
Gure webgunean manatzen duzunean 5 bildaketa-metodo dira:
Etxez bidalketa TNT edo DPD bidez: 8,90 €
Errelebo-puntuan DPD bidez: 5€90
Chronopost-en etxera bidalketa freskoa: 14,90 € (kamioi hozkailua)
Europan, Espana eta Hegoaldea salbu, etxera, DPD bidez: 9,90 €
Hegoaldean eta Espainian, DPDren etxera bidalketa: 7,90 €
Sormarkak, kontsumitzaileari segurtatzen dio ardi-gasnaren ekoizpen-fase guziak izenaren mugatutako eremu geografikoan egiten direla, metodo tradizionalak betez, ekoizpen fase osoan.
Ossau-Iraty sormarkak ardi-gasna berezi batzu izendatzen ditu. Euskal artzainen ohiko ardi gasnak. Errezeta tradizional zehatz baten arabera egindako ardi-gasnak, hemengo 3 arrazetako ardi-esnearekin (Manex buru beltza, Manex buru gorria, Euskal Biarnesa). Ardiak, bertako bazka eta zerealekin elikatzen dira, transgenikorik gab
Ardien ongi izatea segurtatzeko, abendutik agorrilera jeizten dira ardiak.
Ossau-Iraty sormarka ardi gasnaren ekoizpena sasoiko jarduera bat da: ardi artaldeek esnea ekoizten dute egunero, baina 8 hilabetez, abendutik agorrilera. Gainerako denboran, ardiek atseden hartzen dute eta heien arkumeetaz okupatzen dira. Iratin, Senperen, Saran, Kanbon, Hazparnen, Heletan, 150 bat artzainen esnea biltzen dugu... Baserriko esne gordinaren ekoizpen katea garatzen da ere bai (40 ekoizle). 2008tik geroz, labroantxa iraunkorra eta biologikoaren sentsibilizazioan engaiatuak gira.
Agour Etxeak, 40 euskal gasna baino gehiagoko gama garatu eta merkaturatzen du : Ossau-Iraty sormarka ardi gasna, esne gordineko ardi gasna, ardi gasna biologikoa, behi gasna, ahuntz gasna... hainbat formatutan. Euskal gasna hauek Euskal Herrian ekoizten eta ontzen dira Heleta, Irati eta Lizartzako gasnategietan.
Agour-ek egunero esnea biltzen du inguruko artzainengandik, arratseko 7etatik goizeko 5etara. 4 eta 18 hilabete geroago zure mahainera iritsi aitzin, etapa desberdin ainitz badira.
Nathan H. published the 08/03/2023 following an order made on 09/02/2023
Très bon
Angeles P. published the 08/03/2023 following an order made on 07/02/2023
Tiene un fondo picante muy bueno
MARTINE S. published the 11/02/2023 following an order made on 20/01/2023
Très bon.
Albert H. published the 08/02/2023 following an order made on 17/01/2023
super ! excellent
CELINE D. published the 07/01/2023 following an order made on 15/12/2022
Excellent
Michel L. published the 07/01/2023 following an order made on 15/12/2022
Trés bon fromage
WEBER M. published the 18/12/2022 following an order made on 02/12/2022
très bien.....excellent fromage
L. published the 17/12/2022 following an order made on 19/11/2022
Très bon
MICHENET D. published the 17/12/2022 following an order made on 18/09/2022
Plus sec que vache
Comment from Agour the 12/12/2022
Bonjour,
Effectivement, nos fromages de vache sont affinés environ 2 à 3 mois, contre 6 mois pour l'ossau-iraty 6 mois, plus un fromage est affiné longtemps, plus il sera sec. Si vous aimez, les fromages moins secs, n'hésitez pas à essayer l'ossau-iraty affiné 4 mois, qui sera plus crémeux 🙂
EUSKAL FABRIKAZIOA
Gustukoa ukanen dituzu ere