>

Gure nortasuna

5 ekoizpen gune Euskal Herria eta Gaskoinian

Agour gasnategia , Heletan, Euskal Herria (Nafarroa-Beherea)

Iratiko gasnategi ekologikoa, Mendiben, Euskal Herria (Nafarroa-Beherea)

Gaziki espezialitateak, Coarrazen, Gaskoinia (Bearnoa)

Bixkoxtegi-pastizategia, Tolosan, Euskal Herria (Gipuzkoa)
Sartzetik azkenburukora! Apairu osatua!
  • Gazikiak: Baionako xingarra (IGP), zozizona, zerrama espezialitateak…
  • Gaziki ttipiak: artekia, bizkarrezurra, zerri azpizuna….
  • Urdekia: patea, odolkia, lomo, buruki-patea
  • Gasnak: Ossau-Irati AOP eta 40 erreferentzia baino gehiago
  • Azkenburukoak eta onkeriak: izozkiak, etxeko pastiza freskoak eta izoztuak, hala nola euskal pastiza, bixkotx idorrak, gozokiak (turoia)...
Munduko txapeldunak!
Desafioak gustukoak ditugu Agour-en … 2006 eta 2011n, World Cheese Award-ek « munduko gasna onena » saria eskaini dio euskal gasnategiari. Britania Handiko lehiaketa honek urte guziz 3 000 gasna baino gehiago biltzen ditu! 1994 eta 2017 artean, Agour gasnak, 30 aldiz bederen sariztatuak izan dira Laborantza Lehiaketa Nagusian, Ossau-Irati eta beste ardi gasna sailetan.

Munduko itzulia!

Agour Etxeak esportatze alorreko salmentak garatzen ditu. Bere gasnak, bere Baionako Xingarra, bere gazikiak eta bere onkeriak dira bereziki preziatuak Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Hego Korean, Alemanian, Herbeheretan, Australian, Filipinetan, Txilen, Japonian, Israelen, Kanadan...

Kremari-gasna saltzaileak, harakin-zerriki saltzaileak

Errazki atzematen dira Agour mozkinak Frantzian. Ohiko zirkuituen bidez merkaturatuak dira, erran nahi baita kremari-gasna sailtzaile, afinatzaile, harakin-zerriki saltzaileen bitartez, hauek Agour markaren zinezko enbaxadoreak bilakatuz. Kontsumitzaile gehienek atzemateko gisan, Agour-ek Hego-Mendebaldeko hipermerkatuetan merkaturatzen ditu ere, mozketan eta zerbitzu librean... Bi gasnetarik bat baino gehiago ohiko zirkuituetan saldua da.

Chef handiak eta afinatzaileak!

Agour mozkinek leku handia dute ere jatetxeetako mahaietan eta euskal gastronomia sustatzen duten chef handien errezeten artean. Hamar gasnetarik bat ostalaritzari bihurtua zaio. Agour Etxeak « izariko » lan bat garatzen du ere « gasnak xuriz » edo afinatze prozesuan daudenak erosten dituzten hainbat afinatzailerekin, haien errezeta propioetan oinarrituz serie ttipi batzuk garatzeko gisan.

Gazikien Aldetik!

Ekoizpenaren %50 baino gehiago merkatuetan eta hurbileko harakin-zerriki sailtzaileen dendetan saldua da. Gaineratikoa, hautatuak izan diren Hego-Mendebaldeko hipermerkatuetan merkaturatua da. Hautu handia eskaintzen du:
  • Gazikiak: Baionako xingarra (IGP), zozizona, …
  • Gaziki ttipiak: artekia, bizkarrezurra, zerri azpizuna…. 
  • Urdekia: patea, odolkia, lomoa, buruki-patea