Agour Gasnategiko museoa Agour

Heletan, ohiduren magian murgil zaitezte!
Zatozte Joanes artzain, XX. mendearen hastapenean nola bizi zen kontatzen entzutera. « Kaiolarra » haren etxea bisitatuko duzue, ohiko ekaiez eraikia. Ohidurazko gasnagintzari lotuak diren altzari eta objektu guziak (moldeak, urki zurezko kaikuak...) garai hartakoak dira. Sua zartaka ari da, ardiak marrakaz ari dira, salda kasik prest da... Goza ezazue haren boz beroa. Gasnaz duen jaidura eta haren fabrikazio sekretuak eskaintzen dizkizue. Ez huts egin Euskal Herriari buruzko bideoa, hauek baitira Agour gasnaren lurrak. Gogo-pizgarria da! Museo ttipi bat Euskal Herriaren bihotzean. 45 minutu inguru irauten du bisitak.

Helbidea: ZA Ur Xabaleta, Luhusoko bidea - D 119, 64640 HELETA

TÉL. : 05 59 37 63 86

Irekia: : urte osoan irekia, astelehenetik ostiralera eta larunbat goizetan. Museoaren bisita uztaila eta agorrilan, oren guziz 9:00etatik 11:00etara eta 14:00etatik 17:00etara. Bisitak 10:30 eta 15:30etan urtean. Larunbat arratsaldean eta Igandean hetsia

Prezioa: Urririk